Kontsumo arduratsuaren azokan postua jartzeko izena eman daiteke

Hilaren 25 izango da azken eguna postua jartzeko baimena eskatzeko.

Azoka_2013 Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute hirugarrenez hilaren 29an eta bertan salmenta postuak jarri nahi dituzten herritarrek hilaren 25era arte izango dutela izena emateko aukera jakinarazi du udalak. Etxean dituzten bigarren eskuko objetuak saltzeko aukera izango dute postuetan: arropak, tresnak, liburuak… Baldintza bakarra, produktuak erabilgarri egotea da. “Eskaera egiten duten lezoarrek salmentarako espazioa izango dute eta udalak oihalezko poltsak banatuko dizkie saltzen dituzten produktuak bertan sartu eta erosleari emateko”, azaldu dute. Inetersdunek 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidali behar dute azaroaren 25a baino lehen. Kartel_azoka-def  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.