Herritar guztiak deitu dituzte bihar espetxe aurrean egingo duten elkarretaratzearekin bat egitera.
Juan Carlos Estevez
Melli euskal presoari elkartasuna adierazi zioten atzo, eta hura askatzeko eskatu arratsaldean Niessen atarian egindako elkarretaratzean. Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak Melli arratsaldeko lehen ordutan Donostiako altza auzoan amaren etxean, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi duen sei urteko zigorra osatzeko falta zaizkion hiru urteak betetzeko. Pasa den azaroaren 11n eman zuen espetxeratzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak.Atzoko elkarrateratzeaz gain, bihar ere deitu dute elkarrateratzea Oreretako presoari elkartasuna adierazteko. Martuteneko espetxe aurrean egingo dute 12:00etan eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.