Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herrera Herrirak portuko lurrak eros ditzan eskatu dio aldundiari

Kaiko Herreraren izaera publikoari eusteko irtenbide gisa egin dute proposamena, espekulazioari ihes egin eta ingurua leheneratu ahal izateko; lurrak erosi ondoren Pasaiako Udalaren esku utz ditzan eskatu diote gobernu foralari, honek Herrera Herrirak plazaratutako eta udalbatzak bere egindako proposamena gauza dezan, "biziberritze ekonomiko, soziala eta urbanistikoa" helburu.

olatz mitxelena
Pasaia
2014/11/22
Erakunde guztiak datorren urteroko aurrekontuak adosten  ari direla baliatuta, Herrera Herrira batzordeak, fitxa mugitu eta proposamen zehatz bat plazaratzea erabaki du, “egoera desblokeatzeko”.  Aldundiarekin bildu dira, eta hiru puntuko proposamena helarazi diote. Lehenik eta behin, kaiko Herrerako lurrak erosi eta beren jabetza publikoari eusteko eskatu diote, modu horretan, espekulazioa saihesteko; Portu Agintaritzari, trukean, konpentsazioa eman diezaion, beti ere,  jarduera kutsakorra gutxitzera bideratu daitezkeen neurrietan inbertitu dezan; azkenik, lurrak udalaren esku uzteko eskatu dute, udalak Herrera Herrirak plazaratutako ordenazio proposamena gauzatzeko aukera izan dezan. “Portuaren kolonizazioa” Herrera Herriraren iritziz, “momentu oso garrantzitsua” da kaiko Herreraren etorkizunarentzat, eta azkenaldian “mugimendu garrantzitsuak” izan direla nabarmendu dute. Zentzu horretan, Portu Agintaritzak Kaiko Herrera “berriz kolonizatzeari ekin” diola salatu dute. Hamar urtez baino gehiago abandonatuta eduki dituzten lurrak berriz okupatzeari ekin dio Portu Agintaritzat, “benetan existitzen ez den jarduera baten itxurak egiten, eta handik igarotzen diren pertsonak arriskuan jarriz”. Eusko Jaurlaritzak biziberritzerako proiektua berri bat enkargatu duela jakinarazi du ere Herrera Herrirak, eta salatu du jokabidea, beste behin ere “benetakoak ez diren ustezko biziberritze proiektuetan dirua xahutzeagatik”. 60.000 euroko partida aurreikusia omen du Jaurlaritzak datorren urterako badia biziberritzeko. Aldundiak, berriz, 27 milioi aurreikusi omen ditu, horietako asko aurrez martxan dauden proiektuetan inbertitzeko. Oraindik asignatu gabeko horiek, baina, beren proposamena bideratzeko baliatu dezaten lortu nahi du Herrera Herrirak. Aldundiarekin bilera lehengo asteazkenean egin zuten, eta baikor dira Herrera Herrirako ordezkariak, beren proposamena harrera ona izan zuelako. Edonola ere, beste erakundeei proposamen bera epe motzean helaraziko dietela jakinarazi dute, eta udalari, zehazki, lidergoa har dezan eskatu diote.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.