Adierazpen instituzionala adostu dute EAJk, EH Bilduk eta Ezker Anitzak
Emakumearen kontrako indarkeriari aurre egiteko lan estrategiak definitu eta udalaren konpromisoak hitzartu dituzte; era berean, "gizartea aldatzea" eta "bizitzaren esparru orotan berdintasunezko harremanak bultzatzea" beharrezkotzat jo dute, "indarkeria matxistak aurpegi ugari" dituelako. Zentzu horretan, aurten "zenbait iritzi-taldek, zenbait epailek, eta zenbait ordezkari politikok egin dituzten eraso ideologikoak eta hitzezkoak" nabarmendu dituzte. Indarkeria matxistarik gabeko espazio komunak lortzeko bidean, ezinbestekotzat jo dute esparru politikoan eta herritarren artean adostasuna lantzea.
