
Harpidedunen artean zozketa egingo du ostegunean. Parte hartzeko 943 34 03 30 zenbakira deitu, posta elektronikoz idatzi, edo webguneko Zozketak atalean sartu behar da, datu pertsonalak eta harpidedun kodea adieraziz.

Magia potagia izenburuko saioa eskainiko du andaluziarrak hilaren 29an, larunbatarekin. Consuelo Lorgia igarle telepatikoaren laguntza jasoko du Tamarizek ohiko magia eta ilusionismo saioa osatzeko.

Maila handiko txotxongilo ikuskizunak taularatuko dituzte aste osoan munduko hainbat bazterretatik iritsitako konpainiek; Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin antolatu du Gazteri Sailak jaialdia, eta aurtengoa 21. aldia da. http://youtu.be/LkytD_0VtH4

Udalak genero indarkeriaren esparruan hartu beharreko konpromisoak zehaztu eta gainontzeko erakundeei eskaerak helarazi dizkie PSE-EEk, mozio bidez.

Azken ipuin kontaketa saioa egingo dute asteazkenean, 18:15etik aurrera Andreonen

Emakumeen kontrako indarkeriak mila aurpegi, milaka erantzun lelopean irtengo da bihar manifestazioa, 19:00etan, Pasai Antxoko Gure Zumarditik.

Kalitate ziurtagiria jasotzeko ekitaldian, DBH3ko ikasleek 'Five days dancing' egitasmoaren barruko koreografia aurkeztu dute.

27-28 galdu du Donibane Eskubaloiak, partida ikusgarrian; lidergoa galdu eta Usurbil jarri da sailkapenaren buruan.

Ipuin kontaketa eta txotxongiloak uztartuz, emanaldiak antolatu dituzte udal liburutegietan Euskararen Eguna ospatzeko.

Bana berdindu dute zuri-gorriek Getxoren kontra, eta puntua oso garrantzitsutzat jo dute.

Pintxo hitzaldia antolatu dute ostegunerako, 19:30etik aurrera, elkartearen egoitzan.

Emakumearen kontrako indarkeriari aurre egiteko lan estrategiak definitu eta udalaren konpromisoak hitzartu dituzte; era berean, "gizartea aldatzea" eta "bizitzaren esparru orotan berdintasunezko harremanak bultzatzea" beharrezkotzat jo dute, "indarkeria matxistak aurpegi ugari" dituelako. Zentzu horretan, aurten "zenbait iritzi-taldek, zenbait epailek, eta zenbait ordezkari politikok egin dituzten eraso ideologikoak eta hitzezkoak" nabarmendu dituzte. Indarkeria matxistarik gabeko espazio komunak lortzeko bidean, ezinbestekotzat jo dute esparru politikoan eta herritarren artean adostasuna lantzea.

Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egingo dituzte, Ergoien, Elizalde, Arragua eta Altzibarren.

Labakaz gain, Nerea Ibarzabal eta Maider Arregik pilatu zituzten puntu gehien lehen kanporaketan. Abenduaren 8an Niessenen jokatuko duten finalean parte hartuko dute.

Salatu dutenez, alkatearen aginduz, 07:00etatik 22:00etara bi udaltzain egoten dira Ulia etorbidean, bizilagunek lehen edukiontziak zeuden tokian zakar poltsak lurrera bota ditzaten zaintzeko; igogailuak konpontzeko orduan edo eta lapurreten aurrean eraginkortasun berberaz jokatzeko eskatu diote Amaia Agirregabiriari.