Juan Tamariz mago mitikoak ilusioz eta magiaz beteko du Amaia KZ

Magia potagia izenburuko saioa eskainiko du andaluziarrak hilaren 29an, larunbatarekin. Consuelo Lorgia igarle telepatikoaren laguntza jasoko du Tamarizek ohiko magia eta ilusionismo saioa osatzeko.

Juan Tamariz magoa (J.A)

Juan Tamariz magoa (J.A)

Magia eta ilusionismoa uztartzen dituen magoa da Juan Tamariz. Urteen poderioz arrakasta handia lortu duen magoa da andaluziarra eta hainbesteko ospea eman dioten trukoak taularatuko ditu hilaren 29an larunbatarekin Amaia KZn, 20:00etan abiatuta. Ez da bakarrik ariko gainera Tamariz, izan ere, Consuelo Lorgia igarle telepatikoaren laguntza izango du Magia Potagia izenpeko ikuskizuna garatzeko. 40 urtetan zehar garatutako trukorik onenak taularatuko dituzte bi artistek larunbatean. Ilusio trukoak, publikoaren parte hartzea exijitzen duten jokoak eta pantaila baten gainean magia erakustaldia eskainiko ditu Tamarizek, umoreaz lagunduta beti ere. Sarrerak 16 euroko prezioan eskura daitezke bertan edo Luis Marianoko turismo bulegoan, aldez aurretik. Bestela ere, egunean bertan eros daitezke leihatilan. 14 urtetik beherakoentzat eta langabeentzat 12 euroko prezio murriztua finkatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.