Oiartzungo aurrekontu parte hartzaileen lau bilera, aste honetan

Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egingo dituzte, Ergoien, Elizalde, Arragua eta Altzibarren.

Oiartzuarrek 160.000 euro non inbertitu erabakitzeko ahalmena izango dute, 2015eko aurrekontuetan hori txertatzeko. Zehazki, 20.000na euro auzo bakoitzeko. Inbertsio horiek zertan egin erabakitzeko batzarren bigarren fasean daude murgilduta oiartzuarrak, eta horren harira, aste honetan beste lau batzar egingo dituzte beste hainbeste auzotan. Honakoak dira:
  • Hilak 26, asteazkena, Ergoiengo Auzokalte elkartean 20:30ean.
  • Hilak 27, 19:00etan, Elizalden, udaletxeko areto nagusian.
  • Hilak 27, 19:30ean, Arraguako Aldeguna elkartean.
  • Hilak 28, ostirala, Altzibarko eskoletan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.