Adierazpen instituzionala adostu dute EAJk, EH Bilduk eta Ezker Anitzak

Emakumearen kontrako indarkeriari aurre egiteko lan estrategiak definitu eta udalaren konpromisoak hitzartu dituzte; era berean, "gizartea aldatzea" eta "bizitzaren esparru orotan berdintasunezko harremanak bultzatzea" beharrezkotzat jo dute, "indarkeria matxistak aurpegi ugari" dituelako. Zentzu horretan, aurten "zenbait iritzi-taldek, zenbait epailek, eta zenbait ordezkari politikok egin dituzten eraso ideologikoak eta hitzezkoak" nabarmendu dituzte. Indarkeria matxistarik gabeko espazio komunak lortzeko bidean, ezinbestekotzat jo dute esparru politikoan eta herritarren artean adostasuna lantzea.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da bihar, eta, egun horri begira adostu dute adierazpena Pasaiako EAJk, EH Bilduk eta Ezker Anitzak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.