Willis Drummond taldearen azken kontzerturako bi sarrera ditu HITZAk

Harpidedunen artean zozketa egingo du ostegunean. Parte hartzeko 943 34 03 30 zenbakira deitu, posta elektronikoz idatzi, edo webguneko Zozketak atalean sartu behar da, datu pertsonalak eta harpidedun kodea adieraziz.

Willis Drummond taldea

Willis Drummond taldea

Hilaren 28an A ala B birako azken kontzertua emango du Willis Drummond rock taldeak Psilocybenean eta horrekin batera taldea desegingo dute. Hori horrela, sekulako ikusmina piztu du azken kontzertuak eta ia seguru da jende asko geratuko dela Psilocybeneara sartzeko aukerarik gabe. Ostiralean bertan jarriko dituzte sarrerak salgai, 20:30ean, leihatilan. HITZAko harpidedunak dira aurretik sarrera horiek lortzeko aukera duten bakarrak, bi sarreren zozketan parte hartuz. Hiru modu daude; telefonoz, 943 34 03 30 zenbakira deituta, posta elektronikoz, edo webguneko Zozketak atalean sartuta. Parte hartu nahi duenak izen abizenak, harpidedun kodea, telefono zenbakia eta herria zehaztu behar ditu. Zozketa ostegun arratsaldean egingo da eta une horretan bertan jakinaraziko zaio irabazleari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.