Indarkeria matxistaren kontra kalera irteteko deia egin du mugimendu feministak

Emakumeen kontrako indarkeriak mila aurpegi, milaka erantzun lelopean irtengo da bihar manifestazioa, 19:00etan, Pasai Antxoko Gure Zumarditik.

Nazioartean gaur da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta horren harira antolatu ditu manifestazioak Oarsoaldeko Mugimendu Feministak. Harremantxok pasaitar guztiak deitu ditu parte hartzera, Antxoko Gure Zumarditik aterako den manifestaziora joateko. Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan ere deitu dituzte manifestazioak, lelo berarekin eta ordu berdinean, udaletxeen aurrean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.