Atez atekoaren kontrakoek zaborra kalean pilatu ez dadin hartutako azken neurriak kritikatu dituzte
Salatu dutenez, alkatearen aginduz, 07:00etatik 22:00etara bi udaltzain egoten dira Ulia etorbidean, bizilagunek lehen edukiontziak zeuden tokian zakar poltsak lurrera bota ditzaten zaintzeko; igogailuak konpontzeko orduan edo eta lapurreten aurrean eraginkortasun berberaz jokatzeko eskatu diote Amaia Agirregabiriari.
Atez atekoaren kontrakoek salatu dutenez, udalak zabor poltsak lurrean uzten dituztenei isunak jartzeari ekin dio; diotenez, isunak 300 eta 700 euro artekoak dira. Horrez gain, Ulia etorbidean, 07:00etatik 22:00etara bi udaltzain jarri dituztela salatu dute bizilagunek, hain zuzen, lehen edukiontziak zeuden tokian zakar poltsarik inork ez dezan utzi. Baina neurria ez da hondakinak biltzeko sistema berriaren kontrakoen gustukoa izan, eta beste gai batzuetan eraginkortasun berberarekin aritzeko eskatu diote Amaia Agirregabiria alkateari, lapurretak, edota igogailuen konponketa kasu. Adinekoekin eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrekin ez kezkatzea leporatu diote alkateari, eta atez atekoak aipatu bi kolektiboentzat eragozpenak besterik ez dituela nabarmendu dute.