Iritsi da Pasaiara Titirijai, haurren gozamenerako
Maila handiko txotxongilo ikuskizunak taularatuko dituzte aste osoan munduko hainbat bazterretatik iritsitako konpainiek; Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin antolatu du Gazteri Sailak jaialdia, eta aurtengoa 21. aldia da. http://youtu.be/LkytD_0VtH4
Aste berezia da Pasaiako ikasleentzat, txotxongilo ikuskizunekin gozatzeko parada izango dutelako. Gaur Argentinako Robert White konpainiaren Sueños ikuskizunaz gozatu ahal izan dute ikasleek, eta bihar Hermanos Arana konpainia argentinarraren Marionetas de salón ikusiko dute. Etzi, Madrilgo Titiriguiri konpainiaren Hay un gallo en tu tejado taularatuko dute San Pedroko udal aretoan, eta ostegunean AlvinSputniken abenturak aurkeztuko ditu Australiako Perth Companyak. Murtziako eta Suitzako Mimai konpainiak, azkenik, Adios Bienvenida taularatuko du.
Lehen Hezkuntzako ikasleak dira txotxongiloetara joango diren guztiak, 7 eta 12 urte bitartekoak. Guztira, 500 ikasle pasako dira San Pedroko udal aretoko antzokitik.
