Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

KEI akreditazioa eta 'Isiltasunaren ahotsa', eskua emanda Pasaia-Lezo Lizeoaren festan

Kalitate ziurtagiria jasotzeko ekitaldian, DBH3ko ikasleek 'Five days dancing' egitasmoaren barruko koreografia aurkeztu dute.

oarso bidasoko hitza
Pasaia
2014/11/24







Egun handia izan zen atzokoa Pasaia-Lezo Lizeoaren hezkuntza komunitate guztiarentzat. Albaola Itsas Kulturaren Zentroan hainbat adarreko ospakizuna egin zuten Lizeokoek, Kalitatezko Egitasmo Integratua (KEI) akreditazioa jasotzeko aitzakiarekin, baina Five days to dance, Ikuska 2014, eta Donostia 2016 egitasmoekin harremana ez zuten ahaztu. Txiki gelditu zen Albaolaren egoitzaren pabilioi nagusia atzo. Egunak merezi zuen, ehunka ikasle, guraso, eta hezkuntza komunitateko kideen presentzia horren seinale izan zen. Ordezkari politikoek ere ez zuten hutsik egin, tartean, Pasaiako eta Lezoko alkateek. Gotzon Bereziartua Lizeoko lehendakariak harro jaso zuen KEI Lizeora iritsi denaren seinale ematen duen oroigarria, eta esan zuen hezkuntza komunitate osoaren saria zela KEI, baina ez ausazkoa, hezkuntza kalitatearem ondorio baizik. KEI akreditazio ematen dute Horreum fundazioko kide Juango Gomezek eman zion Bereziartuari oroigarria, hortaz, kalitatearen saria. Gomezek esan zuen gisa horretako akreditazio bakarra dela KEI, mundu mailako irizpideak jarraituz ematen dela, eta hori lortzeko bidea urteetakoa dela; Lizeoaren kasua ere hala izan da. Gomezek, aldi berean, nabarmendu zuen akreditazio lortzeko bidean “gazi-gozoak” izan direla, baina horiei aurre egiteko “kemena” goraipatu zuen. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko presidentea, Arantza Manterola, Albaolan izan zen ere atzo. Gorazarre hitzak erabili zituen Pasaia-Lezo Lizeoaren jardunaren berri emateko, eta hortaz, KEI jasotzea lan horren ondorio dela adierazi zuen. Hitzaldien txandaren ondoren, eguneko harribitxiaren txanda izan zen. DBH3ko ikasleak aste osoan zehar Five days dancing egitasmoaren barruan Isiltasunaren ahotsa koreografia-antzerki garaikidea lantzen egon dira. Haurren esplotazioa eta esklabutza ardatz hartutako lana sortu dute De LooPERS-dance2gether elkarteko koreografoekin elkarlanean. Hunkigarria izan zen agerraldia, zur eta lur gelditu ziren ikusleak, eta ikasleek, irribarrearekin eta eskuak zerura altxata bukatu zuten dantzaldia. Pozik. Gazteek, Ikuska 2014 Film Laburren Lehiaketaren barruko saioa egin zuten atzo, KEI ziurtagiriaren ematea baliatuz. Donostia 2016ren laguntza izan dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.