Lehia estua Donibane eta Usurbilen arteko partidan
27-28 galdu du Donibane Eskubaloiak, partida ikusgarrian; lidergoa galdu eta Usurbil jarri da sailkapenaren buruan.
Partida ikusgarria jokatu dute asteburuan Usurbilek eta Donibane Eskubaloiak. Zein baino zein aritu ziren gogor bi taldeak zelairatu eta lehen unetik, eta atsedenaldira berdinduta iritsi ziren, bakoitzak 11 gol sartuta. Partidaren bigarren zatia ere, oso lehiatua izan zen, baina neurketa bukatzear zela kontrarioek atean gehiagotan asmatu eta beraiek irabazi zuten partida. Honenbestez sanjuandarrek lidergoa galdu eta bigarren postuan jarri dira, Usurbil taldearen atzetik.