Pasaiak berdinketa garrantzitsua erdietsi du liderraren kontra
Bana berdindu dute zuri-gorriek Getxoren kontra, eta puntua oso garrantzitsutzat jo dute.
Getxo taldearen kontra jokatu du Pasaiak asteburuan, eta neurketa zaila izateagatik emaitza oso balekotzat har daiteke. Sailkapeneko buruan den Getxo Arenas taldearekin berdinduta, pasaitarrek hamahirugarren postuari eustea lortzeaz gain, motibazioan ere irabazi dute, ondo jokatuta edozein talderen kontra borrokatzeko moduko taldea dutela sinistuta. Partidaren lehen zatian primeran jokatu zuten zuri-gorriek, eta bigarrenean, erasokor zelairatu zen Getxori ederki eutsi. Gola Fernando Loitik sartu zuen partidaren 37. minutuan.