Jatorri askotako emakumeak bilduko dira etzi Trintxerpen, elkarrizketetarako
Hainbat jatorritako emakumeak elkartuko dira, "kultur arteko elkarrizketak" izateko eta "beste jatorri batzuetako historia, kultura eta gastronomia partekatzeko"; topaketa bitartean haurtzaindegi zerbitzua egongo da, eta gaur da berau eskatzeko azken eguna.
Garaipen elkarteko Beatriz Zalakainek dinamizatuko du Pasaiako elkarteetako eta beste hainbat jatorrietako emakumeen arteko saioa, “zerk batzen gaituen jakiteko eta munduko emakumeen eskubideak ikastetako”. Saioa 18:00etatik 20:30era izango da, Trintxerpeko alkateordetzan, eta udalak jakinarazi duenez, saioa bitartean haurtzaindegi zerbitzua izango da. Haurtzaindegi zerbitzuaren beharra duten emakumeek aldez aurretik jakinarazi behar dute, 943 00 43 20 telefono zenbakira deituta. Pasaiako jabekuntza eskolak antolatutako topaketa da, eta emakume migratzaileen gunean biltzen diren emakumeekin eta pasaiako emakumeen elkarteekin osatuko dute saioa.