Larunbata, Palestinarekin elkartasun eguna izango da Oiartzunen
Ekitaldi anitza egingo dute udaletxean, 18:00etatik aurrera.
Palestina Oiartzun taldeak larunbaterako elkartasun ekitaldia antolatu du, Palestinaren alde, udaletxean. Bertan ikus-entzunezkoek, hitzaldiek eta bertsoek izango dute tartea. Udalak ere bere iritzia emango du. 18:00etatik aurrera egingo dituzte ekitaldi horiek, udaletxean.
Hasteko, bi dokumental emango dituzte, Fernan Garatek egingo duen aurkezpenaren ondoren, biak, Antzine Biainenak: Amal-Itxaropen, eta Qalbi-Nire bihotza. Ondoren, Biain sortzaileak berak, hitzaldia emango du, Palestinan kamara bat-Una cámara en Palestina izenburuarekin.
Ekitaldia biribiltzeko, Esteban Martiarenak eta Felipe Eizagirrek, Oiartzungo Helduen Bertso Eskolako kideek, Palestinaren aldeko bertsoak botako dituzte. Bukatzeko, Asier Legorburu udaleko ordezkariak agurra egingo du.