Txondorra pizteko azken prestaketak, Arditurrin
Hilaren 29an, larunbatean, piztuko dute. Arratsalde osoko egitaraua dago antolatua.
- 17:00etan, kalejira Arditurriko aparkalekutik, Abaraxkako zanpantzarrekin eta Haurtzaroko trikitilariekin.
- 17:00-18:00, iazko txondorraren bideo emanaldia eta danbolinean erretako gaztainak, sagardoa eta ura.
- 17:30-18:30, tobera eta bertsolariak.
- 18:30. Txondorra piztuko dute.