Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Txantxari telebista saioa itzuliko da larunbatean, hamabi saio berrirekin

Hamaika telebistarekin batera, tokiko telebistek izango dute Txantxari telebistaren saio berriak emateko aukera.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2014/11/27
Txantxarien denboraldi berria aurkeztu dute Hamabi saio berrirekin iritsiko dalarunbatean Txantxari Telebista saioaren bigarren denboraldia. Urtxintxak, Gipuzkoako Foru aldundiak eta Hamaika Telebistak egin dute saioa elkarlanean aurten ere, iazko esperientzia pilotoaren ostean. Emaitzarekin harro eta oso gustura daudela esan du Atzio Orexa Urtxintxako koordintzaileak Gezala Auditorioan, haurrei begira, gaur goizean egindako aurkezpenean: « Iazko esperientzia oso baliagarria izan da eta aurten apostua egin dugu larunbatero telebistan programazio finkoa izan dezazuen zuen etxean». Kalitatezkoa, Euskal Herrian egina, euskaraz eta haurrengan pentsatuta egindako saioa dela Txantxariak nabarmendu du Orexak. Etzitik aurrera ikusi ahalko dute etxeko txikienek ordu erdi irauten duen saioa 15:30etik aurrera Hamaika telebistan eta beste tokiko telebistetan. Haurrei begirako saioa bada ere, familian ikusteko deia luzatu du Orexak: “Haurrekin batera ezagutuko dituztelako jolas, kanta eta pertsonaiak, eta guztientzat izango delako tarte aberasgarria”. Euskararen normalizaizoan garrantzitsua Euskararen normaliazioaren ikuspegitik ekimenak duen garrantzia nabarmendu du bere aldetik Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru aldundiko Euskara Zuzendariak. «Saio bikain eta hezitzaile honekin gozatzen duten bitartean, euskara indartuko dute haurrek. Eskolan soilik dute euskara haur askok, etxean ez dute erabiltzeko eta gozatzeko aukerarik, edo beste kasu batzuetan ez dute euskara maila txukuna, eta honek indartu egingo du». Horretarako, Hamaika Telebistak duen hedapena estrategikoa dela gaineratu du Etxaburuak «batez ere hiri eremuan hedatua dagoelako». Haurrak bezalako jende inportantearentzat telebista edukiz hornitzeko modu egokia dela Txantxariak telebista proiektua esan du azkenik Iñaki Uriak, Hamaika Telebistako Zuzendariak. Hamaika Telebista eta Tokiko telebistez gain, Txantxarien webgunean ere zintzilikatuko ditu saio berriak Urtxintxak. Munduan zehar bidaiatzen Munduan zehar bidaiatzea gustuko dutela txantxariek azaldu dute gaurko aurkezpenean, eta bidaia horietan hainbat kultura, pertsona eta ohitura ezagutzen dituztela. “Horiek guztiak beste herrietako jendearekin partekatzea gustazen zaie bereziki, jolasak, kantuak, ohiturak”. Horretarako telebista bitarteko paregabea dela esan du Orexak, eta haurrei zuzendu zaie: “Badaki telebista asko iksuten duzuela eta badakigu ere askotan entzuten duzuela ‘telebista gutxiago ikusi’ baina horri erantzuteko arraozia baduzue orain, Txantxari telebista kalitatezkoa eta zuekin pentsatuta egina dagoelako, ezagutzen zaituztegulako, eta errespetuz tratatzen zaituztegulako”. Gezala auditorioan bildu diren haurrek Txantxari telebistaren denboraldi berriko lehen saioa ikusteko aukera izan dute gaur, eta baita txantxariekin jolastekoa ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.