Bix-Bixi elkarteak, Pasaia-Lezo Lizeoak, Kantu jirak, eta Prest! taldeak indarrak batu eta datorren asterako egitarau atondu dute; besteak beste, barreterapia tailerra, haurrentzako antzerkia eta Morau eta Beñardoren kontzertua antolatu dituzte.
Jon Txasko Trafiko delegatua eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia izan ziren bertan, urbanizazioaren lehenengo fasearen gaineko azalpenak ematen.
Bihar, ostirala, aurkeztuko dute Hondarribian Sare, 19:30ean Denda kaleko Kultur Etxean. "Ahalik eta jende anitzena inguratzea da helburua, argi utzita giza eskubideez ari garela", esan du Jone Eizmendi antolatzaile taldeko kideak.
EAJk ez du babestuko gaurko plenoan Bilduren aurrekontu proposamena, "ez dielako lezoarren beharrei erantzuten".
Azaroko ohiko plenoan udal langileen batzordeko azken momentuko mozioa sartu zen. Bertan, negoziazio mahaia abian jartzea eskatu zuten langileek.
Koalizioak dio "zur eta lur" geratu direla EAJren bozeramaile Nahikari Oterminek udalari "ordenantzak ez betetzeko eskatu" diolako; EH Bilduk nabarmendu duenez "PPrekin batera EAJ da herriko kaleetan zaborra edozein lekutan uztea publikoki salatu ez duen alderdi bakarra", eta "egoera tamalgarria" zuzentze aldera gobernu taldeak hartu dituen neurriekin bat datozela argitu dute.
Hamaika telebistarekin batera, tokiko telebistek izango dute Txantxari telebistaren saio berriak emateko aukera.
Txangoa eta babarrun jatea egingo dute igandean. Gaur, berriz, dokumentala emango dute elkartearen egoitzan, Groenlandiako trabesiari buruzkoa. Larunbatean XXVII. Bizikloia egingo dute.
Lezoko Larrialdiak enpresako ordezkariek OLA egitasmoaren gainean egindakoa azaldu diete beste hainbat enpresetako ordezkariei.