Euskararen Eguna ospatzeko bat egin dute Donibaneko hainbat eragilek
Bix-Bixi elkarteak, Pasaia-Lezo Lizeoak, Kantu jirak, eta Prest! taldeak indarrak batu eta datorren asterako egitarau atondu dute; besteak beste, barreterapia tailerra, haurrentzako antzerkia eta Morau eta Beñardoren kontzertua antolatu dituzte.
- 18:30. Victor Hugon, barreterapia saioa Maialen Viañarekin.
- 17:30. Ikastolan, Kondaira baten truke haurrentzako antzerkia.
- 19:00. Kantu jira Meipitik.
- 19:30. Herri ekimena plazan.
- 20:00. Victor Hugon, Arrainentzako himnoak diskoa aurkeztuko dute Morauk eta Beñardok (5 euro).
- [/box]