Hamaika telebistarekin batera, tokiko telebistek izango dute Txantxari telebistaren saio berriak emateko aukera.
Hamabi saio berrirekin iritsiko dalarunbatean Txantxari Telebista saioaren bigarren denboraldia. Urtxintxak, Gipuzkoako Foru aldundiak eta Hamaika Telebistak egin dute saioa elkarlanean aurten ere, iazko esperientzia pilotoaren ostean.
Emaitzarekin harro eta oso gustura daudela esan du Atzio Orexa Urtxintxako koordintzaileak Gezala Auditorioan, haurrei begira, gaur goizean egindako aurkezpenean: « Iazko esperientzia oso baliagarria izan da eta aurten apostua egin dugu larunbatero telebistan programazio finkoa izan dezazuen zuen etxean». Kalitatezkoa, Euskal Herrian egina, euskaraz eta haurrengan pentsatuta egindako saioa dela Txantxariak nabarmendu du Orexak.
Etzitik aurrera ikusi ahalko dute etxeko txikienek ordu erdi irauten duen saioa 15:30etik aurrera Hamaika telebistan eta beste tokiko telebistetan. Haurrei begirako saioa bada ere, familian ikusteko deia luzatu du Orexak: “Haurrekin batera ezagutuko dituztelako jolas, kanta eta pertsonaiak, eta guztientzat izango delako tarte aberasgarria”.
Euskararen normalizaizoan garrantzitsua
Euskararen normaliazioaren ikuspegitik ekimenak duen garrantzia nabarmendu du bere aldetik Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru aldundiko Euskara Zuzendariak. «Saio bikain eta hezitzaile honekin gozatzen duten bitartean, euskara indartuko dute haurrek. Eskolan soilik dute euskara haur askok, etxean ez dute erabiltzeko eta gozatzeko aukerarik, edo beste kasu batzuetan ez dute euskara maila txukuna, eta honek indartu egingo du». Horretarako, Hamaika Telebistak duen hedapena estrategikoa dela gaineratu du Etxaburuak «batez ere hiri eremuan hedatua dagoelako».
Haurrak bezalako jende inportantearentzat telebista edukiz hornitzeko modu egokia dela Txantxariak telebista proiektua esan du azkenik Iñaki Uriak, Hamaika Telebistako Zuzendariak.
Hamaika Telebista eta Tokiko telebistez gain,
Txantxarien webgunean ere zintzilikatuko ditu saio berriak Urtxintxak.
Munduan zehar bidaiatzen
Munduan zehar bidaiatzea gustuko dutela txantxariek azaldu dute gaurko aurkezpenean, eta bidaia horietan hainbat kultura, pertsona eta ohitura ezagutzen dituztela. “Horiek guztiak beste herrietako jendearekin partekatzea gustazen zaie bereziki, jolasak, kantuak, ohiturak”. Horretarako telebista bitarteko paregabea dela esan du Orexak, eta haurrei zuzendu zaie: “Badaki telebista asko iksuten duzuela eta badakigu ere askotan entzuten duzuela ‘telebista gutxiago ikusi’ baina horri erantzuteko arraozia baduzue orain, Txantxari telebista kalitatezkoa eta zuekin pentsatuta egina dagoelako, ezagutzen zaituztegulako, eta errespetuz tratatzen zaituztegulako”.
Gezala auditorioan bildu diren haurrek Txantxari telebistaren denboraldi berriko lehen saioa ikusteko aukera izan dute gaur, eta baita txantxariekin jolastekoa ere.