Duintasunak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, osasuneko murrizketen kontra
Hileko lehenengo astelehenero bezala, Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak murrizketen kontrako mobilizazioa deitu du. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan izango da, 11:00etatik aurrera.
Hileko lehenengo astelehenero bezala, Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak murrizketen kontrako mobilizazioa deitu du. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan izango da, 11:00etatik aurrera.
Salatu dutenez, “krisian aitzakiapean”, hainbat gobernu murrizketak egiten eta berrordainketa ezartzen ari dira osasunean. “Ehunka menpeko-pertsonen osasun zein bizi kalitatean eragiten duen tratamendu nahiz terapiak behartzen ari dira”, gaineratu dute. Beren ustez, administrazioek “derrigorrez” artatu behar dituzte zaintza berezia behar duten pertsonak.
Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu dute titulartasuneko hamasei erresidentzien kudeaketa zuzenerako proiektuarekin jarraitzeko. “Gertutik begiratuko ditugu pertsonen ongizatearen alde egiten ez duten indar politikoak”, adierazi dute, eta zerbitzu sozialak pribatizatu nahi dituztenak salatuko dituztela iragarri dute. Horrez gain, justizia soziala eskatu dute, “karitateak eta errukiak ezin dutelako ordezkatu”.