Elkartasunezko azoka antolatu dute Juneren Hegoak eta Alaiak, sanfilippo dutenen alde
Xabier Olaskoaga plazan egingo dute azoka txikia, datorren igandean. 11:00etan ireki eta 19:00etan arte egongo da zabalik, eta bertan dendek modu desinteresatuan emandako arropa salduko dute. Bildutako diru guztia Oier 11 urteko haur ibartarrari bideratuko zaio. Sanfilippo gaixotasuna du, eta hiru milioi euro behar dituzte AEBtako ikerleek bere eritasuna tratatzen saia daitezen.