Inauterietako Batzordeko kideek gaur jakinarazi dute hiriaren mozorroa aukeratzeko bozketaren emaitza. Sei gairen artean bozkatzeko aukera egon da, eta boto gehien jaso dituena Ipuin klasikoak gaia izan da.
Inauterietako Batzordeko kideek gaur jakinarazi dute hiriaren mozorroa aukeratzeko bozketaren emaitza. Sei gairen artean bozkatzeko aukera egon da, eta boto gehien jaso dituena Ipuin klasikoak gaia izan da. Guztira 847 bozka jaso dira, 283 Internet bitartez eta 564 paperean. Hau izan da bozketaren emaitza:
- Musika: 84 boto.
- Magia: 97 boto.
- Zirkua: 131 boto.
- Kortsarioak: 166.
- Komikiak: 167.
- Bazen behin… ipuin klasikoak: 203.
Inauterietako Batzordea oso pozik dago parte hartzearekin, eta dei berezia egin diete taberna, saltoki, koadrila eta norbanakoei ipuin klasikoak ardatz hartuta inauteriak prestatzen hasteko dei egin diete.
Inauterietako Batzordea, kartelarekin