Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Jose Angel Rodriguez, PSE-EEren alkatetzarako hautagaia: "Alkatetzaren bila goaz"

Alkategai sozialistak bere hautagaitzaren aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean, Herriko Etxean. EH Bildu buru duen udal gobernuari kritika zorrotzak egin zizkion, eta sozialistak "alternatiba bakarra" direla ziurtatu zuen.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/11/28
Atzo aurkeztu zuen PSE-EEk Errenteriako alkatetzarako bere hautagaia: Jose Angel Rodriguez. Primariorik ez dute egin behar izan, beste hautagaiek —Aitor Gonzalez eta Paco Alvarez Barralek— ez dituztelako bermerik jaso afiliatuen artean.
Jose Angel Rodriguez, PSE-EEren alkategaia

Jose Angel Rodriguez, PSE-EEren alkategaia

Denis Itxaso ahaldun nagusi izateko hautagaiak egin zuen ekitaldiko sarrera. Errenteria-Oreretarekin duen harremana gogoratu zuen. Bere ustez, PSE-EEk ez zuen alkatetza “inoiz galdu behar, eta orain Bildu pairatzen ari gara”. Itxasoren ustez, “Errenteria alkate sozialistekin hazi, hobetu eta aurrera joan da. Orain gobernatzea merezi dugu”. Bestalde, aurkezpena izan zen tokia, Herriko Etxea, hainbat aldiz erasotua izan zela gogoratu zuen: “Horrek ez gaitu kikildu”. Udal Gobernu Taldearentzako hitz gogorrak izan zituen: “Asko hitz egiten da Julen Mendoza alkateaz, baina jakin ezazue Bilduk bere benetako aurpegia gehiengo osoa duenean agertzen duela. Gure indarragatik ez dute atez atekoa bezalako gehiegikeriarik egin”. “Alternatiba bakarra gara” Jose Angel Rodriguezek, bere aldetik, Bildu beste legegintzaldi batez “jasan ezin daitekeela” esan zuen. “Ez da parte hartzerik egon, dirua xahutu dute, alderdikeriz jokatu dute eta akordioak ez dituzte bete”. Lekuonako proiektua eta Atlantikaldia kritikatu zituen, “Bilduk herritarrei hori eman die bere gabeziak ezkutatzeko”. Esan zuen udal gobernuak ez duela “ezer ere ez egin”, aurreko legegintzaldiko “proiektuak bukatu eta besterik ez”. Bere proposamenen artean bosgarren edukiontzi boluntarioa, zerbitzuak eta aisia “deszentralizatzea”, hirugarren adinekoentzako zinegotzia sortzea eta etxe kaleratzeak gelditzea daude, besteak beste. Hemendik aurrera, “militante sozialista guztien artean”, programa eratuko dutela iragarri du: “Alkatetzaren bila goaz. Alternatiba bakarra gara”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.