Gazte Afaria egingo dute datorren larunbatean
Oreretako Ernaik antolatuta, Gazte Afari “lotsagabea” egingo dute datorren larunbatean Landaren, 21:30ean. Lehenago, baina, poteoa egingo dute Arkaitza tabernatik abiatuta. Horretarako zita 18:30ean jarri dute. Afarirako txartelek hamabi euro balio dute, eta Sindikato eta Landare tabernetan eros daitezke.