50 etxebizitza hustuarazi dituzte Pontikan, sute batengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 00:20 aldean sute bat hasi da Arditurri kaleko gazteen lokal batean. Gaineko eraikineko 50 etxebizitzetako bizilagunak etxetik aterarazi dituzte, eta ordubetez egon dira kalean. Lokalak kalte handiak izan dituela adierazi dute.