Sarien bosgarren ekitaldia martxan jarri dute. Aurreko ekitaldietan bezala, bi sari banatuko dituzte: batetik, Emakumezkoen Begirada (emakumeek aurkeztutako lanetan onena) eta bestetik, Emakumezkoei Begirada (gainontzeko lan guztien artean). Bi kasuetan sariak 350 eurokoak izango dira. Bi irabazleen artean bat, gutxienez, euskaraz idatzitakoa izango da. Urtarrilaren 31ra arte bidal daitezke lanak.
Berdintasun Planaren baitan kokatuta daude sariak, eta helburua da emakumeek gizartearen arlo ezberdinetan Errenteria-Oreretari egindako ekarpenari ikusgarritasuna ematea. Sariaren
oinarriak honakoak dira.