Euskararen Eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Mintzodromoaz gain, arratsaldean haurrentzako karaokea, kalejira eta ekialdia egingo dituzte.
Euskararen Nazioarteko Egunari begira egitarau zabala eta egun osokoa prestatu du Lau haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Mintzodromoarekin hasi dute eguna. Gosaldu, indarrak hartu, eta euskaraz aritu dira barra-barra 150 lagun inguru Merkatuzarren.

Mintzodromoa Merkatuzarren egin dute
Ez da Lau Haizetarak antolatu duen ekimen bakarra. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, haurrentzako karaokea egingo dute Foru Plazan,
Euskaraz jolastu nahi dut lelopean. Toki beretik aterako da, 19:00etan, kalejira. Herriko Plazan bukatuko da, ekitaldi batekin. Bihar, berriz, euskarazko pintxo potea egingo dute Errenteria-Oreretako tabernetan.