Gabonetako Squash Torneoa antolatu dute
Galtzarabordako kiroldegian egingo dute txapelketa, abenduaren 22an hasita urtarrilaren 2ra arte. Izen emateko kiroldegiko harreratik pasa beharko da, hilaren 17ra arte eta abonatuek hiru euro ordaindu beharko dute. Gehienezko parte hartzaile kopurua hamabikoa izango da.