San Tomas azoka igande honetan ospatuko dute Donibanen
Itsas Mendi Kultura taldeak antolatu du azoka, herriko hainbat eragileren laguntzaz.
Ohi bezala, astebeteko aurrerapenarekin ospatuko dute Donibanen San Tomas azoka. Igandean izango da feria, goizez, Santiago plazan. Artisautza, barazkiak, eztia… eta nola ez, txistorra, taloak eta konpota erakusketa osatuko dute neguaren atarian antolatutako zoka.
Hona egitaraua:
[box]
11:00: Azokaren hasiera, trikitilarian, eta konpotaren erakusketa.
12:00: Pasai-Lezo Lizeoko haurren emanaldia.
13:00: Sagardo ekoizpenaren erakustaldia.
14:00: Euskal produktuen zozketa.
[/box]
Partaideak
[box]
Joxan Kortadi: Ogia eta gozoak.
Maridomingi: eskulanak.
Xatur Telletxea: Makilak.
Arantza Sistiaga: Ehoziri lanak.
Asun Puy: eskulanak.
Aitor Zabala: eztia.
Olatz Bravo: eztia.
Puzkazarreta baserria: barazkiak.
Gaztelutxo baserria: abereak eta barazkiak.
Txartiku: abereak.
Albaola faktoria: erakusketa.
Eneko Sein: abereak eta sagardo ekoizpenaren erakustaldia.
[/box]