Itaia Kolektiboak antolatu du topaketa, eskualdeko euskara batzordea eta Gipuzkoako bertsozale elkartearen laguntzaz; eskualdeko bertso eskoletako haur guztiak bilduko dira Donibanen; jolasak, askaria, eta bertso saioa izango dira.
Maite Peña alkategaiak esan duenez, "bere esku dagoen guztia" egingo du "ezberdinen artean etorkizuneko proiektua eraikitzeko". Koldo Mitxelena plazan lokala ireki dute herritarrak hurbil daitezen.
Itsas Mendi Kultura taldeak antolatu du azoka, herriko hainbat eragileren laguntzaz.
Julen Mujika preso ohi sanjuandarraren kontrako deus ez zutela ikusita, Espainiako Poliziak ez du haren kontrako neurririk ezarri, hortaz, aske da Mujika. Gaur goizean goiz bidali dute Tolosatik (Okzitania) Madrilera, Barajaseko aireportura. Arratsaldean da iristekoa Pasai Donibanera.
Legegintzaldiaren balorazioa egitekoa gaur egin duten prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek.
Laguntasuna, hobetzea eta egunerokotasuna dira antzezlanaren oinarriak. Hiru aktoreek musika, dantza, umorea eta antzerkiaren ez ohiko nahasketa egiten dute. Sarrerak zortzi euro balio ditu.
Kontzertua, antzezlanak, film emanaldia eta bazkaria ez dira faltako urteurrena ospatzeko.
Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko kideek lipduba egin zuten aurreko astean, Euskararen Egunaren harira. Bideoan jaso zuten dena, eta HITZA-ra bidali dute. Honakoa da. http://youtu.be/hdoBZDAkwzY