Maite Peña alkategaiak esan duenez, "bere esku dagoen guztia" egingo du "ezberdinen artean etorkizuneko proiektua eraikitzeko". Koldo Mitxelena plazan lokala ireki dute herritarrak hurbil daitezen.
Alderdi jeltzaleak gaur egin du egitasmoaren aurkezpena, “abertzalea, demokratikoa, inposiziorik gabea eta sentsibilitate ezberdinak” jasotzeko asmoarekin. Maite Peña alkategaiak esan duenez, “bere esku dagoen guztia” egingo du “ezberdinen artean etorkizuneko proiektua eraikitzeko”. Horrela, jeltzaleek herritarrek “nahi duten Errenteria” eraikitzeko aukera emango diela jakinarazi dute.
Zure Errenteriaren aurkezpena
EAJk lokal bat ireki du Koldo Mitxelena plazan, eta kanpoaldean arbelak eta postontziak jarri dituzte, ekarpenak jasotzeko. Azaldu dutenez,
Zure Errenteria horrekin elikatuko dute. Gaiak lantzen hasi direla jakinarazi du Peñak, eta, adibide gisa, etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko proposamenaren berri eman zietela hainbat gazte talderi, eta higiezinen agentziekin elkartuko direla. Beste hainbeste egingo dute industriari eta merkatariekin.
Peñak esan du “erronka eta lan itzelak” dituztela aurretik, “baina badakigu ere ezker abertzalea ez dela benetako aldaketa ezta etorkizuneko alternatiba berria izan azken lau urte hauetan”.
Proposamen, kexak edo ekarpenak egin nahi dituztenek bide hauek erabil ditzazkete: