Bidasoako Itzuliaren laugarren etapa egingo du Urdaburuk hilaren 20an
Txangoa Doneztebetik Lekarozera izango da eta bidean Oteitzoiana eta Aizkolegi gailurretatik igaroko da. Zeharkaldiak sei ordu eta erdi iraungo ditu. 07:30ean irtengo dira Gamon Zumarditik.
Izena eman nahi dutenek, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzatik pasa daitezke astearte eta ostegunetan, 19:30etik 21:30era. Egun eta ordu berberetan 943 52 78 79 telefono zenbakira dei daiteke.