Irabazi Errenteriak lehen batzarra egingo du larunbatean
10:00etatik aurrera bilduko dira etzi, Xenpelar Etxean. Batzarra irekia izango da, eta proiektuan parte hartu nahi duen edonor joan daiteke. Antolakuntza, hauteskunde programa eta Irabaziren hedapena lantzeko talde bana egingo dituzte, gero berriro elkartu eta denek batera aztertzeko. Bilerak hiru orduko iraupena izango duela esan dute.