Laguntasuna, hobetzea eta egunerokotasuna dira antzezlanaren oinarriak. Hiru aktoreek musika, dantza, umorea eta antzerkiaren ez ohiko nahasketa egiten dute. Sarrerak zortzi euro balio ditu.
Max Sarietan antzezlan errebelazioaren saria jaso zuen
The Funamviolistas ikuskizuna Errenteria-Oreretara iritsiko da igandean. Antzezlana 19:30ean hasiko da, Niessenen. Laguntasuna, hobetzea eta egunerokotasuna dira antzezlanaren oinarriak. Hiru aktoreek musika, dantza, umorea eta antzerkiaren ez ohiko nahasketa egiten dute.
Sarrerak gaur eta bihar eros daitezke, Niessengo leihatilan, 18:00etatik 20:00etara. Egunean bertan, ordubete lehenago eros daitezke, zortzi euroren truke.