Emakumeentzako ezagutza ikastaroa da, esperimentazioa landu eta norbere burua ezagutzeko lagungarria; San Pedron izango da ikastaroa, hilaren 19an, 16:00etatik 20:00etara.
http://youtu.be/xnesvlHNZSA
Pasaiako Jabekuntza Eskolak ezagutza ikastaroa antolatu du hilaren 19rako. Teatro Que Madura taldeak gidatuko du ikastaroa
Nire buruarekin esperimentatzen izena duen saioaren bitartez. Ikastaroa hilaren 19an izango da, ostirala, San Peroko udal aretoan, 16:00etatik 20:00etara. Interesdunek 943 004 320 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko, edota berdintasun saileko posta elektronikora
idatzi. Jarduera doakoa izango da, eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da hala behar duten emakumeentzat. Horretarako, baina, eskaera egin beharko da izena ematerako orduan.