
Bihar arratsaldean ipuin berria kontatuko du Apaxi kontalariak Gezalan, 18:00etatik aurrera.

Proposamenaren arabera, bi erakundeen artean lurra erosi eta biziberritzeak eskatzen dituen inbertsio nagusiak bultzatuko lituzkete bertan; horretarako, hamabi milioi euro inbertitu beharko lituzke erakunde bakoitzak, Portu Agintaritzak salerosketaren ondorioz baliabideak eskuratu eta gaur egungo portua eraberritu dezan.

Oiartzungo elkarretaratzea plazako Txoko Feministan egingo dute, eta Errenteria-Oreretakoa Niessenen. Biak 19:30ean dira.

Emendakin baten bitartez 100.0000 euroko partida eskatu dute sozialistek; azkenik, proiektua idaztera bideratuko duten 40.000 euroko partida hitzartu dute.

Santo Tomas feriya egingo dute igande honetan, hilak 14, Errenteria-Oreretako Iztieta-Ondartxo auzoko Diputazio plazan. Gurekin Auzo Elkarteak egun osoko programa prestatu du: baratzeko produktuen erakusketa, taloak, txistorra pintxoak, euskal musika... Santo Tomas azoka batek behar duen guztia izango da igandean Iztietan.

Jose Luis Insaustik bere bilduma ikusgai jarriko du hilaren 18tik urtarrilaren 4ra arte.

Emakumeentzako ezagutza ikastaroa da, esperimentazioa landu eta norbere burua ezagutzeko lagungarria; San Pedron izango da ikastaroa, hilaren 19an, 16:00etatik 20:00etara. http://youtu.be/xnesvlHNZSA

Sanfilippo gaitza duten haurren ikerkuntza eta tratamenduarentzako dirua biltzeko asmoarekin, egutegia kaleratu dute. Oier Iribarren gaitza duen Ibarrako haurren gurasoek hiru milioi euro behar dituzte tratamendurako, eta horretara bideratuko dute.