Jaurlaritzak Trintxerpen DBH ezartzera 40.000 euroko partida bideratuko duela iragarri du PSE-EEk
Emendakin baten bitartez 100.0000 euroko partida eskatu dute sozialistek; azkenik, proiektua idaztera bideratuko duten 40.000 euroko partida hitzartu dute.
Poza agertu da Pasaiako PSE-EEk, “bere taldearen iniziatibaz” datorren urteko jaurlaritzaren aurrekontuetan Trintxerpen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara (DBH) diru partida bat bideratuko dutelako. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, emendakin bat aurkeztu dute sozialistek jaurlaritzan, 100.000ko diru partida eskatuz. Sozialisten eskaera ez dute bere horretan onartu, eta 100.000 euroko partida gorde beharrean, 40.000 eurokoa izango da. Dirua proiektua egitera bideratuko dutela esan dute, eta “aurrerapauso garrantzitsutzat” jo. PSE-EEk gogorarazi du, lehengo urriaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzan Departamentuak Karmengo Ama ikastetxeari derrigorrezko hezkuntzak dituen etapa guztiak eskaintzeko gaitasuna aitortzen dion akordioa adostu zuela.