Iztietara, beste inora baino lehenago iritsiko da Santo Tomas
Santo Tomas feriya egingo dute igande honetan, hilak 14, Errenteria-Oreretako Iztieta-Ondartxo auzoko Diputazio plazan. Gurekin Auzo Elkarteak egun osoko programa prestatu du: baratzeko produktuen erakusketa, taloak, txistorra pintxoak, euskal musika... Santo Tomas azoka batek behar duen guztia izango da igandean Iztietan.
