Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ekolapikotik bazkalduko dute Uztargi haur eskolako ikasleek

2010-2011 ikasturtean, urria eta azaroaren artean, lehen froga egin zen. Iazko azaroan iragarri zuen Errenteriako Udalak Ekolapikon sartuko zuela, eta egun 80 menu prestatzen dituzte egunero, jakien %80k jatorri ekologikoa duela.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/12/16
Ekolapiko proiektuak Gipuzkoako haurtzaindegietan eta lehen eta bigarren hezkuntzetako ikastetxeetan menu “ekologikoak, osasuntsuak eta orekatuak” jartzea du helburu. Gaur goizean irudikatu dute Alabergako Uztargi haur eskolan egitasmo hori martxan jartzeko hitzarmenaren sinadura.
Uztargi haur eskola Ekolapikon sartu da

Uztargi haur eskola Ekolapikon sartu da

Biolurreko presidente Mirian Arrizabalagak adierazi duenez, Ekolapikok, dieta mota hori ezartzeaz gain, “kontsumoaren kulturaren aldaketarekin, lurraldearen anolamenduarekin eta nekazaritzaren eta abelzaintzaren landa garapenarekin du zerikusia”. Horrela, Ekolapikoren menua  ezarri aurretik, “aurkezpena, menuaren edo cateringaren diagnosia eta gainkostua” kalkulatzen dute. “Orduan esperientzia pilotua jartzen dugu martxan”, adierazi du Arrizabalagak “eta eskoletako agente guztiekin harremanetan jartzen gara, aurrera egiten duen ikusteko”. Horrekin batera, elikadurari buruzko hitzaldiak, gurasoentzako sukaldaritza ikastaroak eta baserrietara bisitak egiten dituzte. Denera zortzi haur eskola eta aterpetxe batu dira proiektura. Egunero 800 menu egiten dituzte, Gipuzkoako hamabi ekoizlek hornituta. Nafarroako beste hainbati ere erosten dizkiete produktuak, herrialdean ez badaude. Irune Balentziaga Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, 2010 urtean hasi ziren diagnosia egiten, Behemendi Landa-Garapenerako Elkartearekin batera. “Oinarri ekologikoko janari baterako trantsizioa prestatu nahi zen”, gogorarazi dute. “2010-2011 ikasturtean, urria eta azaroaren artean, lehen froga egin zen, eta emaitza oso baikorra izan zen”, gaineratu du zinegotziak. Iazko azaroan iragarri zuen Errenteriako Udalak Ekolapikon sartuko zuela, eta egun 80 menu prestatzen dituzte, jakien %80k jatorri ekologikoa duela. Sukaldariaren eta ikasleen gurasoen jarrera ona izan dela baietsi dute. “Lehen sektorea laguntzeko” Behemendi elkarteko teknikari Mikel Zendoiak adierazi duenez, diagnosia egitean, bere elkartearekin harremanetan jartzen dira menuaren aldaketak errazteko bidean. “Kontsumo moduak aldatzea batzuetan zaila da”, zehaztu du. Nabarmendu duenez, tokian tokiko landa garapen elkarteak laguntzen du zeregin horretan. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, Ekolapiko proiektuarekin bat egin dute “ibilbide duelako, eta izango duelako”. Gainera, dieta osasuntsuak sustatzeaz gain, “beste modu bateko lurralde antolaketa bat nahi dugulako babesten dugu proiektua”. Lehen sektorea garatzen laguntzeko “beti prest” daudela jakinarazi du, eta Uztargi haur eskolari eskerrak eman dizkio.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.