Gabonetako erosketak diru xehearekin ordaintzeko eskatu du ezkerreko koalizioak. "Modu horretan", azaldu dute, "bankuek ez diete merkatariei komisio txiki hori kenduko". Horrez gain, herriko dendetan erosteko deialdia egin dute.
Nagusien kategorian 1.000 korrikalarira iritsi nahi du Errenteria Atletismo Taldeak. Izen emate bakoitzeko euro bat Juneren Hegoak elkartearentzat izango da.
Iruñeako Ultimatun taldearekin batera ariko dira. http://youtu.be/ePe1qVEQ5aw
2010-2011 ikasturtean, urria eta azaroaren artean, lehen froga egin zen. Iazko azaroan iragarri zuen Errenteriako Udalak Ekolapikon sartuko zuela, eta egun 80 menu prestatzen dituzte egunero, jakien %80k jatorri ekologikoa duela.
Pertsonalitate askoren iritziak bildu dituzte dokumentalean, guztiak erabakitzeko eskubidearen gainekoak; dinamikaren sortze prozesua laburbildu, eta Kataluniako nahiz Eskoziako esperientziak jaso dituzte baita ere. Larunbateko aurkezpenean, dokumentala aurkeztean gainera, herriko dinamikaren berri emango dute; 11:45an da zita, Niessenen. http://youtu.be/HqQsEIjx9i4
Ostiralean hasiko dira ospakizuna, erretiratuen egoitzan santomasak ospatzen, eta urtarrilaren 5ean bukatuko, errege kabalgatarekin.
Asteburuan 25-31 irabazi diote Urnieta Balerdi Harategia taldeari; denboraldia hasiz geroztik lau partida baino ez dituzte galdu arrosek
Festa giroan, eta Olentzeroren Lagunak taldearekin, osatuko dute ekitaldia. Bi tona egur ikatz aterako dituzte.
Madalena basilikan ongietorria emango diete 17:00etatik aurrera, orduan iritsiko baitira Olentzero eta Mari Domingi gurdiarekin. Ondoren kalejira egingo dute musikari eta dantzariekin batera, eta 18:30etik aurrera Herriko Plazan izango dira gutunak jasotzen.