Madiagne Diagnek emango du Saretuzen laugarren eskola
Senegalen jaiotako euskalduna izango da Saretuz Eskolaren saio berriaren protagonista. Bere jaioterria deskribatzeaz gain, Euskal Herrira nola iritsi zen eta euskaraz zergatik ikasi zuen azalduko ditu Diagnek. Koldo Mitxelena ikastetxean (Biteri eskola ohia) izango da hitzaldia, 19:00etatik 20:30era. Ondoren, Gau Txori elkartean afari-merienda egingo dute.