Madalena basilikan ongietorria emango diete 17:00etatik aurrera, orduan iritsiko baitira Olentzero eta Mari Domingi gurdiarekin. Ondoren kalejira egingo dute musikari eta dantzariekin batera, eta 18:30etik aurrera Herriko Plazan izango dira gutunak jasotzen.
Lau Haizetara elkartearen egoitzan hasiko dira gutunak jasotzen. Haurrentzako saio bat egingo dute
12:00etatik aurrera. Ekitaldi nagusia, baina, arratsaldean izango da. Madalena basilikan
Lau Haizetararen Olentzero
ongietorria emango diete 17:00etatik aurrera, orduan iritsiko baitira Olentzero eta Mari Domingi gurdiarekin, Errenteria Musikaleko ikasleek lagunduta.
Bertatik kalejira hasiko dute, musikariek eta dantzariek lagunduta, honako ibilbide hau jarraituz: Madalen kaletik Foru Plazaraino joango dira, eta handik Biteri txiki hartuko dute Gamon Zumardiraino iristeko. Herriko Plazan bukatuko da kalejira, 18:30 aldera, eta haurrek Olentzero eta Mari Domingirekin hitz egiteko eta gutunak emateko aukera izango dute. Gaztain erreak banatuko dizkiete bertaratzen direnei. Ondoren, bi pertsonaiak etxera bueltatuko dira opariak prestatzera.