Errenteria Garatuzen eskuduntzak berreskuratzea aztertuko dute etziko plenoan
Abenduko ohiko udalbatzarra ostegunean izango da. 18:30ean hasiko da, eta bertan zazpi puntu jorratuko dituzte. Errenteria Garatuzen eskumenen itzuleraz gain, etxez etxeko langileek eskatutako bateragarritasun baimenari buruzko proposamena aztertuko dute. Ingurumen Aholku Kontseilua arautzen duen erregelamenduaren lehen aldaketa ere mahai gainean izango dute zinegotziek. Gainontzeko puntuak ohikoak izango dira.