Gabonetako opariak kreditu txartelekin ez ordaintzeko eskaerari batu zaio Ezker Anitza
Gabonetako erosketak diru xehearekin ordaintzeko eskatu du ezkerreko koalizioak. "Modu horretan", azaldu dute, "bankuek ez diete merkatariei komisio txiki hori kenduko". Horrez gain, herriko dendetan erosteko deialdia egin dute.
Gabonetako erosketak diru xehearekin ordaintzeko eskatu du ezkerreko koalizioak. “Modu horretan”, azaldu dute, “bankuek ez diete merkatariei komisio txiki hori kenduko”. Horrez gain, herriko dendetan erosteko deialdia egin dute.
Stop Kaleratzeak kolektiboak egindako deialdiarekin bat egin du Ezker Anitzak. “Herriko komertzioa sustatzeko era erraz eta aktiboa da, eta gainera, erakunde finantzarioek jokatutako papera salatu daiteke”, gaineratu dute. “Higiezinen burbuilan izandako papera, etxebizitzen gaintasazioan, espekulazioan… parte hartu dute, eta gaur egun politika horien emaitza ikusten ari gara: milaka pertsona, baita Errenterian ere, euren etxeetatik kaleratzen ari dira, eta ez diote irtenbiderik jartzen”, azaldu dute.