Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Errenteriako San Silbestrea, inoiz baino parte hartzaileagoa eta solidarioagoa

Nagusien kategorian 1.000 korrikalarira iritsi nahi du Errenteria Atletismo Taldeak. Izen emate bakoitzeko euro bat Juneren Hegoak elkartearentzat izango da.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/12/16
Sab Silbestre 2014 aurkezpena

EATko, udaleko eta Juneren Hegoak-eko ordezkariak, lasterketaren aurkezpenean.

Urteroko zitari jarraituz, hilaren 31rako San Silbestre lasterketa antolatu du Errenteria Atletismo Taldeak (EAT), hamabigarrenez. Inoiz baino parte hartzaileagoa izan nahi du aurten, gainera. Izan ere, helduetan 1.000 korrikalari bildu nahi dituzte, eta haurretan, 500. Eta helburu solidarioa izango du aurtengo lasterketak: inskripzio bakoitzetik euro bat Juneren Hegoak elkartearentzat izango da. Aurreko ostiralean aurkeztu zuten helduentzat zazpi kilometrokoa izango den proba, EATko eta Juneren Hegoak-eko eta udaleko kideak bertan zirela. Helduetan, banakako izen emateaz gain, taldekako lasterketa indartu nahi dute. Taldeek bost kidekoak izan behar dute (mistoak izan daitezke), eta horren helburua da taldeko kideak elkarrekin korrika joatea; talde bakoitzak dortsal pertsonalizatua izango du, eta izena ematen duten lehen 100 lagunek mauka luzeko kamiseta berezia izango dute. Jada izena emateko aukera badago, EATren webgunearen bitartez. Bertan, probari buruzko xehetasun guztiak ere ikus daitezke. Datu teknikoak Esan bezala, helduen karrera 7.000 metrokoa da. Nafarroa etorbidetik irtengo den ibilbideari bi buelta eman beharko dizkiote parte hartzaileek. Izena eman dutenek, dortsala eta txipa jaso behar dituzte. Hori, abenduaren 30ean egin daiteke Galtzarabordako kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Lasterketaren egunean bertan ere jaso daitezke txipa eta dortsala, goizez Galtzarabordako kiroldegian (10:00-13:00), eta arratsaldez udaletxeko arkupetan (15:30-16:30). 17:00etan hasiko da helduen proba. Eta kontsigna zerbitzua izango da lasterketaren egunean, udaletxean, 15:30etik aurrera. Baita dutxak ere, EATren egoitzan (Nafarroa etorbidea 11-13). Banaka apuntatzeak 12 euroko kostua du, eta taldeko inskripzioa 60 eurokoa da. Haurren lasterketa ere izango dira, nola ez. Helduenaren aurretik, ondorengo hurrenkeran:
  • 16:30ean, San Silbestre Txikia Kimu Mailako korrikalariekin (2005-2006 urteetan jaiotakoak).
  • 16:40ean, Alebinen Mailako lasterketa (2003-2004 urteetan jaiotakoak).
  • 16:50ean, infantilak eta kadeteak (1999-2000-2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.