San Tomas azoka larunbatean ospatuko dute Beraunen
Animalien eta baratzeko produktuen erakusketa, auzo elkartearen terrazan bertan. Horrez gain, landa eremuko produktuak salduko dituzte. 'Bihurri' aizkolariaren erakustaldia ere egingo dute.
Auzo elkarteak antolatu du San Tomas azoka, eta goizean goizetik izango da animalien eta baratzeko produktuen erakusketa, auzo elkartearen terrazan bertan. Horrez gain, landa eremuko produktuak salduko dituzte. 12:00etatik aurrera, Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariak erakustaldia egingo du.
Auzo elkartekoek jakinarazi dutenez, txistorra pintxoak eta edariak euro batean salduko dute. Pintxoa beharrean ogitartekoa nahi duenak, bi euro ordaindu beharko ditu. Saskiaren zozketarako txartelak euro batean salduko dituzte.
Tellerin, ostiralean
Telleri Alde ikastetxean, berriz, ostiralean ospatuko dute San Tomas Eguna. Eskolako frontoian taberna bat jarriko dute, DBHko ikasleek dirua lor dezaten. Nahi duen oro ager daiteke bertan.