Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaPolitika

Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko eragileek proposatutako araudi aldaketa atzera bota dute plenoan

Eztabaida piztu zuen araudi aldaketak. Izan ere, PSE, EAJ eta PPren ustez, ez luke kontseiluaren funtzionamendua hobetuko. EH Bilduk eta Ezker Anitzak gogorarazi zieten eragileek eurek egindako proposamenak direla, kontseiluaren hobebeharrez.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/12/19
Kontseiluaren funtzionamendurako araudi aldaketa aztertu zuten atzoko plenoan, bertan parte hartzen duten eragileek proposatuta. Besteak beste, Azabaratza kontsumo taldea kontseiluan sartzea, justifikatu gabeko hiru huts egite egiten dituztenak bertatik kanpo uztea eta urtean bi bileratik laura pasatzea ziren aldaketak. PSE-EEk, EAJk eta PPk proposamenaren kontra bozkatu zuten.
Abenduko ohiko udalbatzarra

Abenduko ohiko udalbatzarra

Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek nabarmendu zuen ekarpenak eragileenak direla, eta eztabaidatuko zutena proposamen “aurrepolitikoa” zela. PPko Chema Herzogek, bere aldetik, proposamen horiek aurrekoa ez dutela “hobetzen” uste du. “Ez du sinplifikatzen ezta arintzen”, gaineratu zuen. Maite Peña jeltzaleak onartu zuen, bere ustez, “funtzionamendu arazoak” dituela kontseiluak, “baina planteatzen denak ez luke eraginkorragoa izaten lagunduko”. EH Bilduren aldetik, Luisma Diezek hartu zuen hitza. Kontrako botoa emango zutela iragarri zuten alderdiei galdetu zien ea ez zuen funtzionamendua hobetzen batzarrak irekiak izateak, jardueren sustapenerako 3.000 emateak edo bi bilera izatetik lau izatera pasatzeak. “Irudipena dut”, jarraitu zuen, “Udal Gobernu Taldearen kontra blokean ari zaretela. Ez duzue argudiorik”. Peñak erantzun zion ez zirela “inoren aurka” joan, eta kontseiluan parte hartzeko “arazo larriak” daudela. “Ez da analisi seriorik egin”, aipatu zuen. “Nik neuk Berdintasun Kontseilua sustatu nuen bere garaian, eta ez dut uste parte hartzea zabaltzeak funtzionamendua hobetuko duenik”, zehaztu zuen. Jarraian, Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko partaide den Karlos Muruak publikoarentzako mikrofonoa hartu zuen. “EAJk esan duen ‘ez diegu 3.000 euro emango’ horrek ongi definitu du zuen posizioa, badirudi zuen burua baztertzen duzuela”, salatu zuen. Kontseiluarekiko interes falta egotzi zien. Azkenik, hitza hartzeko asmoa ez zuen Julen Mendozak hitz egin zuen. “Uste genuen logikoa zela herritarrentzako parte hartzea bultzatzea”, azaldu zuen. Hala ere, bere ustez, gakoa herritarren parte hartzea ulertzeko era ezberdinetan dago. “Hainbat herritarrek egiten duten esfortzu altruistari atea itxi diozue. Horrelako erabakiek jendea politikaz nazkatuta egotea ahalbidetzen du”, esan zuen tono gogorrean. Bozketan ez zen sorpresarik egon eta EH Bildu eta Ezker Anitzak proposamenaren alde bozkatu zuten, eta gainontzekoek kontra. Errenteria Garatuz, hustuta Errenteria Garatuz SA elkartearen eskumenak udalak hartzearen puntuan, hor bai, kontsentsua egon zen, eta aho batez onartu zuten. Alkatearen esanetan, sozietatea aktiboz eta pasiboz hustea “transzendentzia handiko erabakia” da. “Lehenengo industrialdeak kudeatzeko sortu zen, gero aparkalekuak eta etxebizitzak kudeatu zituen. Hainbat urtez galerak handitzen joan ziren, nahiz eta azken urteetan zorra gutxitu den, pertsonalean murrizketak egin zirelako”, azaldu zuen. Bere ustez, horrelako galerak dituzten entitateak desegin behar dira. “Orain, udalak eskumen horiek hartuta, gardenagoa izango da kudeaketa eta kontrol handiagoa izango da. Erabaki onena eta sanoena da”, gaineratu zuen. PPren aldeko botoa azaldu zuen Herzogek: “Gipuzkoako PPk bere garaian esan zuen udaletako kontuak kudeatzeko elkarte mugatuak sortzea bakar-jokoan tranpak egitea da”. EAJk ere erabakia txalotu zuen, eta desegitea aho batez onartu izana goraipatu zuen. Azkenik, etxez etxeko zerbitzuan lan egitea eta aldi berean Osakidetzan bateraezina izatearen alde bozkatu zuten EH Bilduk eta Ezker Anitzak. PSE, EAJ eta PP abstenitu egin ziren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.